martes, 9 de junio de 2015

GURASOENTZAKO INFORMAZIOA (B)

Landara bizikletaz

Noiz
Apirilaren 2an (asteazkena)
Helburua
Aisialdiko kirol praktika sustatzea, naturarekin kontaktuan.
Eguneko plangintza
8:00etan: herrietatik datozenak ikastetxeko frontoian elkartuko dira.
Gasteiztik datozenak Sercotel Hotelaren (Boulevard ondoan dagoen hotela) parean elkartuko dira. Trenbidetik ikastetxera joango gara.

8:20ean: ikastetxean bi taldeak bilduko dira.
8:30etan: Landarantz abiatuko gara trenbidetk.
13:30ean ikastetxera bueltatuko gara, eta Gasteiztik irten direnak Gasteizeraino bidea jarraituko dute.
Arauak
Taldean mantendu behar gara (taldetik ezin gara urrundu).
Arduradunen aginduak bete behar ditugu.
Galtzadatik goazenean bazterretik joan eta seinaleak errespetatu.
Eraman beharrekoa
Bizikletako ordezko kamara (aldatzeko tresneria)
Kaskoa
Jatekoa (ogitartekoak, fruitu lehorrak, edaria,..)

Naturan burutzen diren ekintza guztietan bezala eguraldiaren eragina (euria, elurra, haizea, …) erabakigarria da, beraz, arrazoi honengatik edo beste batzuengatik ( azken momentuko ezustekoak, …) ekintza bertan behera geratuz gero, eskolak normaltasunez jarraituko genituzke.

Oharra: Landatik bueltan, bidean dauden herrietako (Urbina, Retana) ikasleak, bertan gelditu ahal dira  Ikastolara etorri gabe, aldez aurretik, gurasoen baimena ekartzen badute.

Besterik gabe, agur bero bat.


Arduradunak: César Martín eta Rakel Kintana.